Haur eta gazte saioak

Kurrin (Knor, 2022)

kurrin

Herbehereak / Países Bajos / The Netherlands. Zuzendaritza: Mascha Halberstad. Ekoizpena: Viking Film. Gidoia: Tosca Menten, Fiona van Heemstra. Animazio: Iris Alexandre, Quentin Haberham, Jasper Kuipers, Mirjam Plettinx, Marike Verbiest, Raymon Wittenberg, Zaou Vaughan. Musika: Rutger Reinders. Iraupena: 72 min.

Babsek, 9 urteko neskato batek, Kurrin izeneko txerritxo bat jaso du aitonaren opari gisa. Gurasoak konbentzitu ditu txerritxoa mantendu ahal izateko, honek txakur adiestramendu bat jarraitzeko baldintzarekin. Txerritxoak bere bizitza osoa eta bere familiarena aldatuko du, baina gauzak okertzen hasiko dira ustekabean...

Gida didaktikoa

Dounia eta Alepoko printzesa (Dounia et la princesse d'Alep, 2022)

dounia

Kanada-Frantzia / Canadá-Francia / Canada-France. Zuzendaritza: Marya Zarif, André Kadi. Ekoizpena: Judith Beauregard / Haut et Court, Tobo Média. Gidoia: Marya Zarif. Argazkia / Fotografía / Photography: Karine Vézina, André Kadi. Musika: Pierre-Yves Drapeau. Muntaketa / Montaje / Edition: Karine Vézina, André Kadi. Iraupena: 73 min.

Esku ahurrean hazi batzuk hartuta, 6 urteko Douniak Alepo hiritik alde egingo du. Alepoko printzesaren laguntzaz mundu berri batera abiatuko da, erronkaz beteta egongo dena. Animazio atmosferiko eta onirikoa, soinu-banda oso iradokitzailea duena eta Marya Zarif artista eta idazlearen ipuin batean oinarrituta. Siriako familia baten ihes eta erbesteratzearen esperientziara hurbiltzen gaitu filmak, neskato baten begiradatik. Bere beldurra eta ulertezintasuna sentituko ditugu, baina baita bere itxaropena ere.

Gida didaktikoa

20.000 erle espezie (2023)

20000 abejas

Espainia. Zuzendaritza: Estíbaliz Urresola Solaguren. Ekoizpena: Lara Izagirre Garizurieta, Valérie Delpierre / Gariza Films, Inicia Films. Ekoizpen elkartua / Producción asociada: Sirimiri Films. Gidoia: Estíbaliz Urresola Solaguren. Argazkia: Gina Ferrer García. Muntaketa: Raúl Barreras. Aktoreak / Intérpretes / Cast: Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cózar, Unax Hayden, Andere Garabieta, Miguel Garcés. Iraupena: 129 min.

Cocó, zortzi urtekoa, ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenaren aurrean, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua izen horretan ezagutzen. Amak, Anek, oporrak aprobetxatuko ditu hiru seme-alabekin bere amaren etxera joateko. Bertan bizi dira Lita ama eta Lourdes izeba, erleen hazkuntzan murgildua. Beren bizitzak aldatuko dituen uda honek beren zalantzei eta beldurrei aurre egitera behartuko ditu hiru belaunaldi oso desberdinetako emakume horiek.

Gida didaktikoa